XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AURKEZPENA

Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika, beste edozein errolda bezala, eragiketa konplexua eta bolumen handikoa da; hori dela eta, denbora asko behar izaten da erabat osatu arte hasi oinarrizko informazioa lortzen denetik, eta behin-betiko emaitzak argitaratzen diren arte horiek izango baitute izaera ofiziala.

Euskal Estatistika Erakundeak (EUSTAT) egiten du lan hori beste hainbat erakunderen laguntzaz, hala nola: Estatistika-Erakunde Nazionala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-diputazioak eta lurralde historiko horietako udalak. 1981ean hasitako argitalpen-bide beretik jarraituz, EUSTATen asmoa emaitza horiek arian-arian argitaratzea da, eta Behin-behineko Emaitzak liburuarekin hasten dugu, hain zuzen, plan hori. Liburu horrek badu, dena den, berrikuntza bat, oraingoan biztanleri entitate singularren araberako taula bat sartu baitugu.

Horren ondoren, Emaitzen Aurrerapen bat etorriko da, eta hor bilduko dira Estatistikaren fitxategietan (araztu eta egotzi gabeko fitxategietan) oinarrituz osatutako taula nagusiak. Azkenik, behin-betiko ustiapena argitaratuko da, lortutako informazioaren % 100ean oinarrituz, eta horren bidez emango dira EAEko datu ofizialak.

Bide horretatik, honako hau lortu nahi dugu: egindako ahalegin itzel horren emaitzak ahalik eta azkarren jartzea erabiltzaileen eskueran; nahiz eta, kasu honetan bezala, behin-behineko emaitzak izan.

Nolanahi ere, gaur eskaintzen ditugun zifren eta kopuru ofizialen artean ez da alde handiegirik izango; beraz, lurralde-eremu guztietako biztanleriari eta etxebizitzei buruzko datu orokorrek, zentsu-sekzioaren mailakoak barne, guztiz erabilgarriak izango dira egin nahi den edozein azterketa edo ikerketatan erabiltzeko.

Vitoria-Gasteiz, 1996ko abenduan

FRANCISCO J. LLERA RAMO

Zuzendari Nagusia